Autobus zerbitzuaren kalitatearekin kezkatuta, manifestazioa bihar Astigarragan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 6a

MUGItu Astigarraga plataformak utzitako irudia, aurreko asteburuko mobilizaziokoa.

MUGItu Astigarraga plataformak deituta, Ergobitik abiatuko dira, eguerdiko 12:00etan.

Autobus zerbitzuaren inguruan zenbait aurrerapen izan badira ere, zerbitzuaren kalitatearekin kezkatuta jarraitzen dute MUGItu Astigarraga plataformako kideek. Horregatik, manifestazioa deitu dute larunbat eguerdirako: Ergobitik abiatuko dira, bihar 12:00etan. Aurreko asteburuan 200 lagun baino gehiago elkartu ziren Donostia ibilbidean egin zuten mobilizazioan, eta bat egiteko deia luzatu diete herritarrei, oraingoan ere.

Horrekin lotuta, Xabier Urdangarin alkateak gaur bertan egin du agerraldia Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Astigarragako autobus zerbitzuari buruz. Bertan, Foru Aldundiari hainbat eskaera egin dizkio alkateak: bereziki, dauden lineak behin betiko indartzea, linea berriko maiztasunak haunditzea, eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea.

Alkatearen hitzartzea osorik dago irakurgai, honako loturan eta albisteari erantsitako dokumentuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!