Korrikaren bingo-poteo musikatua, lau tabernatan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko martxoaren 5a

Martxoaren 24ko ordu txikietan pasako da Korrika Astigarragatik, eta gaur bertan hasiko dute beroketa, horri begira. Hitzordu polita jarri dute hasteko: Korrikaren bingo-poteo musikatua egingo dute herriko lau tabernatan: Ikatzan, Bukoin, Zipotzan eta Kupelan, iluntzeko 19:00etan hasita. Hilaren 20an, berriz, 'Batu Korrika Musikari' kontzertua eskainiko dute herriko hainbat taldek eta eragilek, 19:30etan Erriberan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!