'Gure herriko señorak' erakusketa ikusgai dago atzotik, Erriberan kulturgunean. Martxoaren 13ra arte bisitatu daiteke, astegunetan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. «Ezagutzera ematen ditu, Gerra Zibiletik hasi eta XX. mendearen amaierara arte, Astigarragako bizitza kultural, sozial, ekonomiko eta politikoan parte hartu duten emakumeen ekarpenak eta bizipenak», azaldu dute.
Erakusketak emango dio hasiera Astigarragako martxoko kultur programazioari. Horren baitan, mota eta gustu guztietako hitzorduak izango dira aste honetan bertan. Kultur agenda osoa ikusgai dago hemen.