'Gureak egin din' konpainiaren eskutik, 'Frankopoleon' antzezlana izango da gaur Erriberan, iluntzeko 19:00etan hasita. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak ekimenaren baitan sortu dute lana, eta 2070 urtean kokatu dute, Frankopoleon estatu dualean, euskerari buruzko hausnarketa egiteko. Sarrerak salgai daude astigarraga.eus webgunean eta Erriberan: helduek 8 euro, adin txikikoek 4 euro.