'Errimak bi oinetan' bihar, Petritegin

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 26a

Gau berezia izango da biharkoa, Petritegi sagardotegian: elkarrekin ospatuko dituzte Petritegiren 500garren urteurrena, eta Haatik Dantza Taldearen 15garrena. Horrela, 'Errimak bi oinetan' ikuskizuna eskainiko dute, 19:00etan hasita; eta bertso afaria izango da ondoren, Sustrai Colina eta Maddalen Arzallus bertsolariekin. Guztia 38 euroan dago eskuragarri, petritegi.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!