Zuhaitz Eguna ospatuko dute gaur, Anuskan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko otsailaren 21a

Gaur egingo dute urteroko ekitaldia Astigarragan, joan den urtean jaiotako haurrei ongietorria emateko: Zuhaitz Eguna ospatuko dute, eta zuhaitz bana landatuko dute iaz jaio ziren 96 astigartarren izenean. Goizeko 11:00etan izango da, Anuska auzoaren goiko aldean, eta bertara gonbidatu dituzte haur horien guztien familiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!