'Ipuin sorta' izeneko saioa eskainiko du Lur Korta ipuin kontalariak, bihar arratsaldean, Erribera kulturgunean. Bi saio izango dira, 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat, gurasorik gabe: aurrenekoa 17:00etan, eta bigarrena 18:00etan. Doakoa izango da, baina gonbidapena eskuratu behar da aldez aurretik, Erriberako liburutegian bertan edota Astigarragako Udalaren webgunean (astigarraga.eus).