Nokaren inguruko ikastaroa gaurtik, Emakumeon Etxean

Libe Murua Masid 2026ko otsailaren 5a

Ikasi, praktikatu eta hausnartzeko saioak izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, otsaileko ostegunetan. 

Nokaz arituko dira otsaileko ostegunetan, Astigarragako Emakumeon Etxean. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira saioak, eta 19:00ak arte luzatuko dira. Gaur egingo dute aurrenekoa, eta bertan, noka ikasi, praktikatu eta nokari, hizkuntzari eta genero­ari buruz hausnartuko dute. 

«Inguruan ditugun noka praktikak argitara ateratzen» saiatuko dira praktika honekin, eta argi utzi dute ikastaroan parte hartzeko ez dela beharrezkoa noka hiztuna izatea: «Hiztun gisa dugun agentzia baliatuz hausnarketa eta praktika kolektiboa sustatuko dinagu». 

Gaurko saioarekin ekin, eta noka praktikatzen jarraitzeko aukera izango da hilabete honetako beste hiru ostegunetan ere: otsailaren 12an, 19an eta 26an. Doakoa da ikastaroa, baina izena eman behar da, internet bidez: labur.eus/nokahizkera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!