Hilabete berezia izango da otsailekoa Astigarragan, kultur ekimenei dagokienean. Berezia, batetik, Inauterien hilabetea izango delako, hiru hitzordu nagusirekin: festa hilaren 14an, Zirikoketa 15ean, eta Kaldereroen konpartsa 21ean.
Baina berezia izango da, era berean, diziplina askotako saioak eta emanaldiak antolatu dituztelako; tartean, baita ezohikoak izaten direnak ere. Horrela, magia esperientzia bat prestatu dute Hodei magoaren eskutik, ingeniaritza tailer bat ere izango da haurrentzat, 'Beat-Eroak' rap tailerraren aurreneko saioa egingo dute, eta noka hizkerari buruzko ikastaroa antolatu dute Emakumeon Etxean, lau saiotan. Gainera, bi antzerki saio eskainiko dituzte hilabete honetan, eta beste bi egunez izango da zineaz gozatzeko aukera. Eta literaturarekin, azkenik, lau zita: bi ipuin kontaketa saio haurrentzat, eta bi literatur solasaldi helduentzat.
OTSAILEKO KULTUR AGENDA
2-13 Argazki erakusketak:
- 'Euskal Herriko Inauteriak' (Iñaki Vergara), Erribera kulturgunean, astegunetan 09:00-13:00 eta 16:00-20:00.
- 'Zirikoketa dibertimentua', Sagardoetxean, asteartetik larunbatera 11:00-13:30 eta 16:00-19:30, eta igande eta jaiegunetan 11:00-13:30.
4 Santa Ageda bezperako koplak, Aiztondo abesbatzarekin, 18:00etan Foru Plazatik.
5 Santa Agedako koplak, Norberto Almandoz musika eskolako haur abesbatzarekin, 18:15etan hasita Kontxa Etxeberria plazan.
5 Ipuin kontaketa: 'Begira', Ana Apikaren eskutik. 17:00etan liburutegian. 1-3 urteko haurrentzat (heldu batekin). Sarrerak zozketa bidez banatu dira.
5, 12, 19 eta 26 Ikastaroa: 'Noka hizkera: hizkuntzaz eta generoaz hausnartzen', Amaia Zaldua Arrillagak dinamizatuta. 17:00etatik 19:00etara, Emakumeon Etxean. Doakoa. Izenematea: 'labur.eus/nokahizkera'.
6 'Kaka' antzezlana, Korrika Kulturalaren baitan. 19:00etan Erriberan. Sarrera: helduek 8 euro, adin txikikoek 4 euro.
7 '3 elementu' murgiltze esperientzia magikoa, Hodei magoaren eskutik. Erriberan, lau saio: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan euskeraz, eta 20:00etan gaztelaniaz. Garaiz bertaratu behar da, saioa hasita ezingo baita sartu. Sarrera: helduek 8 euro, adin txikikoek 4 euro. Gehienez 40 pertsona saio bakoitzeko.
10 'Beat-Eroak' rap tailerra, Odei Barrosoren eskutik. 17:00etan, Gaztelekuan. 12-16 urtekoentzat, doan. Izenematea: 'euskara.buruntzaldea.eus/beat-eroak'.
10 Irakurketa Kluba: 'Guardasol gorria' (Lutxo Egia). 19:30etan Erriberan, Isabel Etxeberriak gidatuta. Partehartzea irekia eta doakoa.
11 Bizilabe ingeniaritza tailerra, haurrentzat, Elhuyar fundazioko zientzialari baten eskutik. 17:30etatik 19:00etara, Erriberan.7-10 urtekoentzat, 15 haur gehienez ere. Izenematea Erriberako harreran, 5 euroan.
14 Inauteriak, Foru Plazan: bazkaria (13:30-16:30), photocalla, argazkiak, marko tailerra eta karaokea (15:30-17:00), mozorroen desfilea Kita Del Pare txarangarekin (17:00), eta dantzaldia Gauargi bikotearekin Kontxa Etxeberria plazan (18:30-20:30).
15 Zirikoketa dibertimentua, 11:00etan Ergobitik abiatuta. 14:00ak aldera bukatuko da Foru Plazan. Eguraldi txarra eginez gero, Herri Eskolan eta Txomiñenen. Partehartzea irekia, baina mozorro tradizionalekin jantzita. Entsaioa otsailaren 6an, 19:00etan Herri Eskolako atarian. Mozorro ereduak ikusgai ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara Astigarren egoitzan.
15 Zinea, Erriberan:
- 'Oilaskoerbi eta marmotaren sekretua', haurrentzat, 16:30etan. Sarrera: 2 euro.
- 'Familia de alquiler', 19:00etan. Sarrera: 5 euro.
18 Ipuin sorta, Lur Korta ipuin kontalariarekin. 17:00etan eta 18:00etan, liburutegian. 4-6 urtekoentzat (gurasorik gabe), doan. Gonbidapenak liburutegian eta 'astigarraga.eus' atarian, hilaren 16ra arte.
21 Kaldereroen konpartsa, 17:30etan Ergobitik abiatuta. Emakumeon plazan bukatuko da kalejira, eta afaria egingo dute ondoren. Afarirako txartelak, Zipotza elkartean salgai.
22 Zinea, Erriberan:
- 'Ochiren legenda' haurrentzat, 16:30etan. Sarrera: 2 euro.
- 'Turno de guardia', 19:00etan. Sarrera: 5 euro.
23 Literatur solasaldia: 'Abel' (Alessandro Baricco). 19:30etan Erriberan, Juankar Landak gidatuta, gaztelaniaz. Partehartzea irekia eta doakoa.
27 Antzerkia: 'Frankopoleon', Gureak egin din konpainiaren eskutik. 19:00etan Erriberan, euskeraz. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak zirkuituko emanaldia. Sarrera: helduek 8 euro, adin txikikoek 4 euro.