Larunbatean egingo dute Irradakaren aurreneko entsaioa, Herri Eskolan

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 28a

Martxoaren 15ean egingo dute aurtengo Irradaka, Astigarragan egiten duten emakumeen dantza saio berezia. Eta hori prestatzeko, larunbat honetan izango da aurreneko entsaioa: goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua, Herri Eskolako aretoan. 15 urtetik gorako emakume astigartar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbitea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!