Txirrisklari buruzko proiekzioa eskainiko dute etzi, txistularien dianak 35 urte bete dituenean

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 21a

Txirrisklako txistulariak, duela 10 urte kale buelta batean, Astigarragan barrena.

Erriberan jarriko dute, iluntzeko 19:00etan hasita, 'Txirrisklaren dianak' izeneko dokumentala. Diana bat «barrutik bizitzeko» gonbitea luzatu diete herritarrei, eta doakoa izango da emanaldirako sarrera.

35 urte baino gehiago daramazki Txirriskla txistulari taldeak, igandero-igandero, Astigarragako herria bere diana goxoarekin esnatzen. Eta oraingoan, ostiralez jarri du oso hitzordu berezia: 'Txirrisklaren dianak' izeneko dokumentala jarriko dute etzi, Erribera kulturguneko aretoan.

Iganderoko kale bueltak oinarri hartuta osatu dute ikusentzunezkoa, eta horren bitartez dianaren nondik norakoak ezagutzeko gonbitea luzatu diete herritarrei, etziko emanaldira bertaratuta. Iluntzeko 19:00etan hasiko da saioa, eta doakoa izango da sarrera.

«Azkeneko urte honetan ixilpean landu dugun proiektua plazaratzeko unea iritsi da, etzi eskainiko dugun emanaldian. Bertan, igandetako diana bat barrutik bizi ahal izango duzue, eta herriko txistu taldea hobeto ezagutu. Denak zaudete gonbidatuta, zain izango gaituzue!», adierazi dute Txirrisklatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!