24. Korrikaren atarian, gorputza berotzeko egitaraua Astigarragan

Libe Murua Masid 2026ko urtarrilaren 21a

Lehenengo batzordea antolatu du Astigarragako AEKk urtarrilaren 29rako. Bertara gonbidatu dituzte gogotsu dauden herriko eragileak zein norbanakoak.

Martxoaren 24ko gaueko ordu txikietan igaroko da Korrika Hernanitik zein Astigarragatik. Martxoaren 19an abiatuko da Atharratzetik, eta Euskal Herriko itzulia egin ostean Bilboko hirian egingo ditu azkeneko pausoak.

Korrika iritsi aurreko beroketarako, herrietan batzordeak osatu dira. Baita Astigarragan ere, eta urtarrilaren 29rako hitzartu dute lehen batzordea, arratsaldeko 18:00etan kultur etxe zaharreko aretoan.

Korrika iritsi aurreko egunak girotzeko egitaraua antolatzeko helburuarekin bilduko da batzordea, eta bertara gonbidatuta dago antolaketan laguntzeko gogotsu dagoen herriko eragile zein norbanako oro.

Gurasolagun ekimenarenaurkezpena, egun berean

Bestetik, Gurasolagun ekimenaren aurkezpena ere prestatu dute urtarrilaren 29rako. Seme-alabekin naiz beste gurasoekin euskeraz aritzeko taldea da Gusarolagun, eta guraso euskaldunak eta praktikatu nahi dutenak elkartuz lortzen dute hori. Ekimenaren aurkezpena arratsaldeko 17:00etan egingo da, Erribera kulturgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!