Haurrei zuzendutako saioa izango da gaur arratsaldean, Erribera kulturgunean: 'Mamuak ezagutzera joan zen umea' antzezlana eskainiko du Anodino Teatroa konpainiak, 17:00etan hasita, 4 urtetik gorakoentzat.
Txotxongiloak, antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen ditu antzezlanak, eta lantzen ditu txikitan garatzen diren beldur horiek. «Inkontzientean itsatsitako beldurrak dira; nola egin aurre txikitako beldurrei, esnatzen direnean?».
Aitor Fernandinok zuzenduta, Leire Orbe eta Maite Fombellida aktoreak izango dira taula gainean, Maldaren eta Zorrotzen azalean. Egun gogorra izan da beraiek lan egiten duten almazenean: makina bat ezusteko, bakoitzaren beldurrak esnatuko dituztenak.
Sarrerak salgai daude Erriberan eta astigarraga.eus webgunean: adin txikikoenak 3 euroan eta helduenak 6 euroan.