Itxita egongo da gaur Gurutzetatik Oiarbidera doan bidea, asfaltatze lanak direla medio. Urtarrilaren 7an hasi ziren lanekin eta asteburuan geldirik egon ostean, gaur amaitzea aurreikusten da. Dena ondo bidean, biharko bidea garbi egongo da eta bertatik zirkulatzeko aukera izango da.
Bitartean, etxebizitzak bertan dituzten bizilagunak bakarrik igaro ahal izango dira.