Urduri egongo dira jadanik pilotariak, bi egunen faltan, beraiek izango baitute ardura eta ohorea aurtengo uzta berria probatu eta topa egitekoa. Asteazkenean, kamarez, kazetariz eta herritarren ikusmiran, 'Gure sagardo berria' oihukatuz egingo dute topa Euskal Pilota Selekzioko kideek. 13 urteren ondoren, Petritegi sagardotegira itzuli da Sagardo Berriaren Eguneko ospakizuna eta bertan emango zaio hasiera Txotx denboraldi berriari.
12:00etan hasiko da ekitaldia, erriberaren barrualdean. Bertan egingo dute prentsaurrekoa eta aurtengo uztaren ezaugarriak azalduko dituzte. Ondoren, kanpoaldean sagarrondoa landatuko dute protagonistek. Lan hauek eginda hasiko da festa Petritegin, eta ohiko sagardotegiko menuarekin amaituko dute goiza.
Gainera, ekitaldi honetan parte hartzeko 10 sarrera bikoitz zozketatu zituen Astigarragako Udalak eta jadanik badira zortedunen izen abizenak. Ondorengo taulan ikus daiteke.
UDALETXEKO ZOZKETAREN IRABAZLEAK:
- Karmele Ugarte
- Eneko Arizkorreta
- Izarne Zapiain Urdanpilleta
- Lierni Zinkunegi Saizar
- Sergio Becerril Arroyo
- Aitor Romero Mugica
- Iker Casado Arozena
- Eduardo Alberdi Martin
- Fernando Andres Gascón
- Aitor Fdz-Cabrera Aguado
XXXIII. SAGARDO
BERRIAREN EGUNA
URTARRILAK 14, asteazkena
11:30-12:00, Akreditazioen banaketa, Erribera kulturgunean.
12:00, Prentsaurrekoa, Erribera kulturgunean. Bertan azalduko dituzte 2025eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45, Euskal Pilota Selekzioak sagarrondo bat landatuko du Erribera kulturguneko plazan.
13:30, Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko dute Petritegi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek gonbidatuak soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dituzte, sagardo berria dastatzeko.
13:45, Petritegi sagardotegian 'Gure sagardo berria' oihu eginda sagardo berria dastatuko dute gonbidatuek, eta horrekin hasiera emango zaio 2026ko txotx denboraldiari. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.