Roberto Roldan Gipuzkoako beteranoen txapeldun, 'etxean'

Beñat Los Arcos Ayerdi 2026ko urtarrilaren 10a

18 xakelari aritu ziren lehian, Gipuzkoako Beteranoen Txapelketan.

Astigarragako Xake Klubeko jokalariak Gipuzkoako Beteranoen Txapelketa irabazi zuen Erribera kulturgunean.

 

Erribera kulturgunean jokatu zi­ren, 2025ko azken astean, Gi­­puzkoako Beteranoen zein Ema­­kumeen Txapelketak. Astigarragako Xake Klubak antolatu zi­­tuen estreinakoz, Gipuzkoako Federazioarekin batera; eta goizez zein arratsaldez, emozioa eta lehia osasuntsua izan ziren nagusi.

Txapeletako bat etxean gera­tu zen, gainera. Izan ere, Astigarragako Xake Klubeko kide bat nagusitu zen beteranoen artean: Roberto Roldan. Zazpi kanporaketa gogor gainditu, eta 18 partehartzaileen artean onena izan zen bera. Josu Tornay arrasatearrarekin berdinduta bukatu zuen, baina desenpatea bere aldera erori zen.

Emakumezkoetan, Nen­ci Ca­rolina Suescun Parra venezu­e­larrak lortu zuen garaipena, sei partehartzaileren artean.

Astigarragako Xake Klubak «oso balorazio positiboa» egin du antolatutako txapelketen inguruan: «Klub gisa, irudipena daukagu beste pauso bat eman dugula txapelketa garrantzitsu horiek Buruntzaldera ekarrita, eta indarra eman digu Kluben Ligari aurre egiteko». Gaur bertan hasiko da Kluben Liga, eta Astigarragako Xake Klubeko lau talde ariko dira lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!