Sagardoaren Lurraldeak antolatua 2026ko txotx boladari hasiera emateko. 8 Prentsaurrekoan 2025ko uztaren eta sagardo berriaren ezaugarriak emango dira ezagutzera eta boladari hasiera emango dion pertsonak sagarrondo bat landatuko du Kontxa Etxeberria plazan eta Petritegi sagardotegian lehen kupela irekiko du. Udalak herritarren artean 10 sarrera bikoitz zozketatuko ditu irekiera ekitaldian parte hartzeko. Parte-hartzeko baldintzak: www.astigarraga.eus webgunean daude ikusgai. Ekitaldia zuzenean eskainiko da Astigarragako tabernetan eta 18:30etik aurrera pintxoak eta sagardo berria dastatu ahal izango da trikitilariz lagunduta.