Bihar arratsaldean inauguratuko dute, Erribera kulturgunean, urteko lehenengo erakusketa. 'Etxekoa' izango da estreinakoa, gainera: zurezko lanen erakusketa jarriko dute, ikasturte honetan zura tailatzeko ikastaroan ari direnek. Orain arte egindako lanak jarriko dituzte ikusgai, bi astez.
Arratsaldeko 18:30etan izango da inaugurazio ekitaldia, eta urtarrilaren 22ra arte egongo da erakusketa bertan. Lanak ikusi nahi dituzten bisitariek, astegunetan goizez zein arratsaldez izango dute horretarako aukera. 09:00etatik 13:00etara egongo da erakusketa aretoa zabalik goizetan, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldeetan.
Hilaren 22an, azkeneko egunean, eguerdian itxiko dituzte aretoko ateak.