10 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Astigarragako Udalak, herritarren artean, aurtengo txotx irekierara joateko. Urtarrilaren 14an izango da Sagardo Berriaren Eguna, eta bihar arte eman daiteke izena, zozketan parte hartzeko: alkatetza@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzita, edo 943 55 05 75 telefonora deituta. Astigartarrak soilik apuntatu daitezke, eta ezingo dute zozketan parte hartu joan den urtean sarreraren bat eskuratu zutenek. Honako datuak eman beharko dira izena ematean: bertaratuko diren bi lagunen izen-abizenak, eta harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat. Etzi egingo dute zozketa, eta Udalaren webgunean jakinaraziko dituzte irabazleak.