Txotx irekierarako sarreren zozketa, martxan

Andoni Rekondo Izagirre 2026ko urtarrilaren 4a

Astigarragako Udalak 10 sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Izenematea zabalik dago. 

 

Urtarrilaren 14an ospatuko da aurtengo Sagardo Berriaren Eguna. Orduantxe hasiko da txotx denboraldia, uzta berriari merezitako ongietorria eginda. Festa polita izaten da Astigarragakoa, eta hamar herritarrek bertara joateko bi sarrera eskuratzeko aukera dute. 

Astigarragako Udalak hamar sarrera bikoitzen zozketa jarri du martxan. Parte hartzeko derrigorrezkoa da Astigarragakoa izatea, eta iazko saridunek ezingo dute berriro irabazi.

Urtarrilaren 7a izango da zozketan izena emateko azken eguna. Interesa dutenek alkatetza@astigarraga.eus helbidera idatzi edo 943 55 05 75 zenbakira deitu behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!