'Pepo' memorialean elkartuko dira alebinak

Kronika - Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 3a

Gregorio Altuna, 'Pepo'.

Gaur jokatuko dute bigarren urteko alebinek Gregorio Altuna 'Pepo' memoriala. 09:00etan hasiko dira partiduak.

 

Goizeko 09:00etatik aurrera alebinen bigarren urteko futbolari gazteek hartuko dute Zarkumendegi futbol zelaia. Gregorio Altuna 'Pepo' memoriala ospatuko dute gaur, zortzi taldeko txapelketa erakargarriarekin. 

Gaztetxoek gustura hartu ohi duten txapelketa izaten da 'Pepo' memoriala, eta kiroltasuna sustatzeko asmoa du. Aurtengoan ere maila haundiko taldeek jokatuko dute: Mundarrok, Real Unionek, Touringek, Vasconiak, Trintxerpek, Anorgak, Danenak eta Euskaldunak.

Goizeko 09:00etan hasiko da lehenengo fasea. Partidu gehienak goizean jokatuko dituzte, 14:00etako atsedenaldira iritsi arteko tartean. Ondoren, arratsaldeko 15:30etan ekingo diote memorialaren azken faseari. Finala arratsaldeko 19:30ak aldera bukatzea da antolatzaileen aurreikuspena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!