Inguru honetan inuxenteenek ere azkar egiten dute korri. Argi geratu zen hori pasa den igandean, Astigarragako Inuxenteen Krosean. Herrian barrena 6 kilometroko ibilbidea osatu zuten, eta minutu gutxira helmugaratu ziren lehenengo sailkatuak.
Parte hartzaile ugari eta animatzaile gehiago izan ziren herrian. Giro polita sortuta, txantxa bat edo beste ere joango zuten tartean.