Herrikideen babesean agurtu zen Hodei Exposito

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 30a

Hasi zuen leku berean amaitu du ibilbidea Expositok.

Txomiñene pelotalekua goraino bete zen larunbatean. Kirol ibilbide profesionalari agur esan zion bertan Hodei Expositok, herritar askoren begiradapean. Erostarberekin batera jokatu zuen azken partidua, Agirreren eta Morgaetxebarriaren aurka. 

Hasi zen leku berean bukatu du ibilbidea pelotari astigartarrak, eta hemendik aurrera beste lehentasun nagusi bat izango du:  «Aita izango naiz laster, ez dakit gaur, bihar edo hemendik 10 egunera; eta oraintxe nire lehentasun nagusia da etxean egotea, bikotearekin eta umearekin».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!