Ikuskizun «magikoa» eskainiko du bihar Hodei Magoak Astigarragako Erriberan. Murgiltze esperientzia magiko bezala izendatu dute eta guztira lau saiotan aurkeztuko du bere azken proiektua. Magia Sari nazionalaren 3. saria jaso ostean, «proiektu aitzindari eta multisentsoriala» eskainiko duela aurreratu du.
Lau saio egingo ditu: 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Garaiz bertaratzeko gogoratu du magoak, saioak puntual hasiko baitira. Saio guztiak gazteleraz egingo ditu eta helduentzat eta zazpi urtetik gorako haurrentzat zuzenduak izango dira. Haurrak heldu batek lagunduta bertaratu beharko dute. Helduen sarrera 8 eurotan egongo da eta 18 urte azpiko gazteena lau eurotan.