Hautaketa prozesua jarri du martxan Sagardun Partzuergoak, Astigarragako Sagardoetxea museoko lanpostu bat betetzeko. Zehazki, otsailaren 2tik aurrera museoko marketing eta komunikazio arduradun izango den langile bat kontratatuko dute. Lanaldi osoko lanpostua izango da, sei hilabeterako.
Aditzera eman dutenez, Lanbidek kudeatuko du lan-eskaintza, eta beraz, eskaera Lanbideren bitartez egin beharko dute interesa dutenek. Urtarrilaren 9ra arte dago horretarako epea.
Lanpostuaren deskribapena eta eskatutako betekizunen informazio guztia eskuragarri dago Sagardun Partzuergoaren webgunean: sagardoarenlurraldea.eus/eu/partzuergoa/kontratatzailearen-profila.