Gabonetako kantu-jira egingo du Aiztondok, larunbat eguerdian

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko abenduaren 17a

Kaleak kantuan alaitzera aterako dira Aiztondoko kideak.

12:30etan abiatuko dira, eta kale buelta alaia egingo dute herrian zehar, trikitilarien laguntzaz.

Gabonetako giroak jantziko ditu Astigarragako kaleak, datorren larunbat eguerdian. Izan ere, kan­tu-jira egingo du Aiztondo abesbatzak, herrian zehar. Eguer­diko 12:30etan abiatuko dira Norberto Almandoz Musika Eskolaren aurretik, eta herriko kaleetan zehar ibiliko dira kantu alaiean, trikitilarien laguntzaz.

Abesbatzako kideek herritar guztiei luzatu diete gonbitea, beraiekin bat egin eta herriko txoko guztiak kantuan alaitzera animatu daitezen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!