Ipuin kontaketa saioa izango da ostegun honetan, Erribera kulturguneko liburutegian, arratsaldeko 17:00etan hasita. Iñaki Carreterok eskainiko du, 'Danbala!' izenburupean, eta 1-3 urteko haurrei zuzenduta dago. Haurrek heldu batekin joan beharko dute, eta zozketa bidez banatuko dituzte gonbidapenak. Horretarako, liburutegia@astigarraga.eus helbidera idatzita eman behar da izena.