Abenduaren 28an egingo da Inuxente Krosa

Libe Murua Masid 2025eko abenduaren 14a

Inuxente Krosa antolatu du Astigarragako Mundarro Kirol Elkarteak abenduaren 28an. Sei kilometroko ibilbidea izango dute helburutzat 14 urtetik gorako astigartarrek. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da proba Peatonalean; eta leku berdinean amaituko da. Izen ematea 5 eurotan egin daiteke, abenduaren 15etik aurrera kiroldegian edo bestela, egunean bertan irteera puntuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!