Gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo du gaur Astikok, Emakumeon Plazan

Olatz Egaña Otegi 2025eko abenduaren 12a

Arratsladeko 19:30etan izango da ekitaldia eta argiak pizteaz gain, brindisa ere egingo dute. 

Gabonetarako motorrak berotzeko asmoarekin, Astiko Elkarteak zenbait plan proposatu dizkie astigartarrei. Horietako bat gaur egingo dute: Gabonetako zuhaitzen argiak pizteko festa, hain zuzen. Emakumeon Plazan izango da, arratsaldeko 19:30etan. Zuhaitzetan jarritako argiak pizteaz gain, brindisa egingo dute, bertaratzen direnekin. Pintxoak ere izango dira, eta musikarik ez da faltako.

Gaurtik, urrezko bonboiaren bila
Gaurko ektialdiaz gain, Astikok gaur bertan urrezko bonboiaren zozketa abiatuko du, eta xehetasunak elkarbanatu ditu: «8.000 bonboiren artean urrezko 3 daude herriko establezimenduen artean ezkutatuta, horietako bat jasotzen duenak 100 euroko balea eskuratuko du Astikoko establezimendu batean gastatzeko». Beraz, gogoratu, gaurtik aurrera banatuko direla bonboiak eta urrezkoak atera arte iraungo duela.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!