Irailaren 30eko osoko bilkuran, datorren urteko ordenantza fiskalari hasierako onarpena eman zitzaion, baina, azaroaren 17ra arte alegazioetarako epea ireki zuten. Horrenbestez, azaroaren 18an, aurkeztutako alegazioak aztertu zituzten, eta azaroko plenoan ordenantza fiskalari behin behitiko onarpena eman zitzaion.
Udalak, beraz, alegazioak aztertuta, hainbat aldaketa egin ditu, eta azaldu du honela ebatzi direla; alde batetik, PSE-EEko udal taldeak aurkeztutako alegazioa ez da onartu, «proposatutako igoera KPIaren azpitik dagoelako eta beste alegazioak ez direlako ordenantza fiskalaren eremukoak». Bestetik, Hirukide elkarteak proposatutako alegazioa ere ez da onartu, «udal hobarien politika errentaren mailan (kide kopurua aintzat hartuta) oinarritzen delako, eta ez soilik eta beste aldagairik kontuan hartu gabe familiako seme-alabakopuru hutsean».
Era berean, Udalak dio AJCV abokatuaren alegazioa ez dela izapidetu, eta ondorengoa arrazozituz: «interesduna ez delako».
Halaber, Udalak aitortu du onartu direla kirol eta gazteriako teknikariaren, diruzainaren, Astiko elkartearen eta EH Bilduko udal taldearen alegazioak. Hau kontutan izanik, honek guztiak ekarriko dituen ondorioak zerrendatu ditu Udalak: 2026ko ordenantzan batetik, kirol tarifak Hernaniko tarifekin bateratu dira ohiko moduan (bateko bazkideak bestean ibili ahal izateko). Bestetik, hondakinen tasetan erabaki da organikorik kudeatzen ez duten komertzioen tarifa %25 murriztea; elkarte gastronomikoak jatetxeen eta sagardotegien multzoan sartzea baina %60ko beherapenarekin; eta kultu lekuak, elkarteen egoitzak eta jarduera komertzialik ez duten jarduera pribatuko lokalak organikorik gabeko jarduera komertzialen kategorian sartzea %60ko beherapenarekin».
Hobarien baldintzen taula, moldatuta
Azkenik, Astigarragako Udalak erabaki du hobarien taula moldatzea: «hobarian mantenduz eta lau kide edo gehaigo dituztenen bizikitzea unitateen errenta mailaren muga, %10 areagotuz». Horrez gain, bizikidetza unitate batek diru sarreren mugak gainditu arren, %25eko obaria aplikatuko zaiola ere gaineratu du udal taldeak: «baldin eta bizikidetza-unitatearen aurrekontuan alokairuaren kostuak familien batez besteko diru-sareren eta errentaren %30 gaintzen badu».