Zineforum saioa, Emakumeon Etxean

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko abenduaren 9a

Bihar arratsaldean Aisha pelikula proiektatuko dute Emakumeon Etxean, 17:30etan hasita. 

Bihar arratsaldean 'Aisha' pelikula ikusteko aukera izango da Astigarragako Emakumeon Etxean. Su Hernandez Aparicio arduratuko da ondorengo solasaldia gidatzeaz, eta parte hartzea erabat librea izango da. 

Frank Berry zuzendariaren lan honetan Irlandako inmigrazio sistemarekin lotutako gorabeherak kontatzen ditu, Aisha protagonistaren bizipenetatik abiatuta. 

Sinopsia

Nigeriako neska gazte batek nazioarteko asiloa bilatzen du Irlandan. Irlandako immigrazio-sisteman urteetan zehar linboan harrapatuta egon ondoren, Aisha Osagiek adiskidetasuna garatzen du Conor Healy preso ohiarekin, ostatu-zentroetako batean ezagutu baitu. Hala ere, Aisharen etorkizuna Irlandan arriskuan dago.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!