Zineaz gozatzeko aukera izango dute datorren astean astigartarrek, Emakumeon Etxeak antolatutako Zineforumarekin. Abenduaren 10ean jarri dute hitzordua, arratsaldeko 17:30etan, Emakumeon Etxean bertan, eta proiektatuko duten filma 'Aisha' izango da.
Film honen protagonista Nigeriako neska gazte bat da, eta nazioarteko asiloa bilatzen du Irlandan. Protagonista nigeriarrak, immigrazio-sisteman urteetan zehar linboan harrapatuta egon ostean, Conor Healy preso oiharekin harreman estua sortuko du.