Euskeraren Eguna ospatu eta erreibindikatuko da gaur Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txoko askotan. Bailaran ere prestatu dituzte ekitaldiak. Astigarragan antolatu dituzte jarduera gehien, batez ere gazteentzat, eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte ekintzetan parte hartzera.
Herriko eragile askok parte hartu dute jardueren antolakuntzan (Xaguxar, AEK, Gure Izarra, Musika Eskola, Astigar, Gaztelekua eta Astindu). Gaur 16:30etan barruak berotzeko, txokolate jatea izango da, 16:30etan. Ondoren, jarduera askorekin jarraituko du egunak, eta musika eskolako ikasleek emango diote bukaera, 19:00etan, Erriberan.
Bestetik, bihar, Hitanoa eta generoa XXI mendean hitzaldia eskainiko da 18:30etan, Erriberan. Amaitzeko, abenduaren 9an Euskahalduntze tailerreko bigarren saioa izango da 18:30etan, Erriberan. Horretarako, izena eman behar da euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidean.
EUSKERAREN EGUNA
ASTIGARRAGA
GAUR
16:30 Txokolate jatea, Foru Plazan.
17:00 Bingo musikatua eta horma irudia, Foru Plazan.
17:30 Euskeraren altxorraren bila, Kontxa Etxeberria plazan (16 urtetik gorakoentzat).
18:00 Euskal lehiaketa, 12-17 urte artekoentzat.
18:30 Irradaka eta argazki erraldoia, Kontxa Etxeberrian.
18:45 Afari merienda, Arbaso taldeak girotuta, Kontxa Etxeberria plazan.
19:00 Musika eskolako ikasleen kontzertua, Erriberan.