Andoni Mutiloa hernaniarrak gidatuta, larunbatean Erribera kulturgunean (Astigarraga), 19:00etan Eros eta Afroditaren aitortzak antzerki musikala eskainiko dute euskeraz. Esti Curiel eta Iñaki Santosekin batera, euskeraz, arituko dira sexu-aniztasunari buruz hizketan, serioak eta sakonak diren gaiez modu alaiean eta irribarrez hausnartzeko. Abestiak pop estiloko kantu originalak dira eta eszenaratzeek pisu haundia izango dute.
«Fokua pertsonen arlorik intimoenean jarri dugu batez ere: gure sekretuak, desirak, beldurrak, ametsak...», azpimarratzen du Andoni Mutiloak. Zenbait kasutan, koreografia xelebre edo eroak gaien seriotasuna arintzeko bailagarriak izango dira antzerkian.