Euskeraren Nazioarteko Egunean, hausnarketarako deia Astigarragako Udalak

Iñigo Goñi Iradi 2025eko abenduaren 2a

"Euskararen Eguna ospatzearekin batera hausnarketarako tartea zabaltzea ere garrantzitsua da", adierazi dute Udaletik. Izan ere, euskeraren normalizazio eta biziberritze prozesua moteldu egin da azken hamarkadetan. "Astigarragako egoera antzekoa da, ezagutzak gora egin du azken urteotan, baina kaleko erabilera jaitsi egin da. Azken neurketaren arabera, kaleko erabilera %30 ingurukoa da (10 elkarrizketatik 3 baino ez dira euskaraz)".

Gainera, haurren eta gazteen erabilerari buruzko inoizko daturik baxuenak bildu ziren. "Udalak lanean dihardu euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko, eta horretan jarraituko du. Urteroko ospakizun eta aldarrikapen ekimenez gain, aurten hiztun komunitatea trinkoti eta aktibaziorako dinamikak ere antolatu dira". 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!