Eraso matxisten aurkako Matazak proiektuak beste urrats bat eman zuen eta Sevillanak dantzatzera animatu ziren. Erriberara eraman zuten ikuskizuna, hainbat udalerritatik etorritako sevillanen munduari lotutako beste talde batzuen parte-hartzearekin. 150 pertsonatik gora bertaratu ziren ikuskizunaz gozatzera. Ikuskizuna garatzeko aukeratutako gaia tratu txarrak jasan dituen emakumearena izan zen, gai horri buruzko koreografia bat sortzea «gogorra» izan dela aitortuz. Astigarragako taldeaz gain, Concha Rociera, Hoku Kai eta Aljarafe errenteriarrak eta Lasarte-Oriako Semblante Andaluz elkartu ziren.