Ganix Urdangarin eta Axier Luluaga, azpitxapeldun

Kronika - Erredakzioa 2025eko abenduaren 2a

Axier Luluaga eta Ganix Urdangarin trofeoekin.

Jokin Aizpuru eta Iker Epelde Oteizako azkoitiarrek 25-14 irabazita jantzi zituzten Gipuzkoako Gomazko Paletako binakako txapelak.

 

Ganix Urdangarinek eta Axier Luluagak ezin izan zuten Gipuzkoako txapela lortu Zestoako Gurutzeaga frontoian, gomazko paleta modalitateko lehenengo mailako finalean, pasa den larunbatean. 25-14 galdu zuten Oteiza taldeko Jokin Aizpuru eta Iker Epelde azkoitiarren aurka.

Txapelketako bi bikoterik onenak iritsi ziren finalera, baina azken partiduan azkoitiarrak jaun eta jabe izan ziren. Hasieratik amaiera bitarte gehiago izan ziren jokoan. Ganix Urdangarinek aurkarien nagusitasuna aitortu zuen. «Besteak gu baino gehiago izan ziren, ez dago besterik. Hala ere oso gustora geratu gara egindako txapelketarekin». Astigartarrek partidu bakarra galdu dute, finala. Eta aurkari oso gogorrak menderatu dituzte bidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!