Denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen Mundarrok, atzo arratsaldean, nesken Gipuzkoako lehenengo mailan. Astigartarrek 62-58 menderatu zuten Ointxe, sailkapenean dezente gorago zegoen taldea. Arrasatearrak nagusi izan ziren aurreneko minutuetan, baina partidua parekatzea lortu zuten astigartarrek, nahiz eta atsedenera desabantailarekin iritsi (27-34). Hirugarren laurdenean, ordea, markagailua irauli zuten moreek (49-42), eta lortutako aldeari eutsi zioten azkeneko minutuetan.