Kronika testigu, Zipotzaren 40. urteurrenean 20 lagunek Santiomendira ibilaldia egin zutela

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 26a

Mendizaleen ohiturari jarraiki, Santiomendiko buzoiean utzi zuten notatxoa, azaroaren 16an Zipotzaren urteurreneko ibilaldian parte hartu zuten 20 lagunen izenekin. Kronikak jaso zuen papera, joan den igandean, eta hementxe baieztatu nahi izan dugu, argazki bidez.

Tontorrera iritsi, joandako mendizaleen izenekin notatxoa idatzi, mendi elkartearen izena zehaztu, eta tontorreko buzoiean sartu. Aspaldiko ohitura da hori gurean. Notatxo hori beste norbaitek jasoko zuen gero, eta utzi zuenaren mendi elkartera postaz bidali. Horrekin, baieztatuko zuten tontorrera igo zirela mendizale haiek.

Ohitura galtzen joan da pixkanaka, baina badira oraindik ere notatxoa buzoiean uzteko joera dutenak. Eta halaxe egin zuten, azaroaren 16an, Zipotzaren 40garren urteurreneko mendi irteeran parte hartu zutenek. Santiomendira igo ziren, eta bertako buzoi ederrean utzi zuten argazkian ageri den notatxoa, ibilaldian parte hartu zuten 20 lagunen izenekin.

Astebete beranduago, joan den igandean, Kronikako bi lagunek topatu zuen notatxoa buzoiean. Eta ohiturari eutsiz, 20 mendizaleak Santiomendiko tontorrera igo zirela baieztatu nahi izan dugu, modua pixka bat aldatuta: albiste honen bitartez eman dugu testigantza.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!