Emakumeon Plazan jarri zuten hitzordua astigartarrek, atzo iluntzean, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean. Ekitaldi berezia egin zuten bertan, adin guztietako herritarrak elkartuta. Borobil morea osatu zuten aurrena, eta hainbat minututako ixilunea egin zuten, indarkeria matxistaren biktimak oroituz. Ondoren, Emakumeon Plazako taula gainera igo, eta ahotsa ozen altxa zuten: indarkeriaren kontrako abestia propio prestatu zuten atzoko ekitaldirako, eta elkarrekin abestu zuten belaunaldi ezberdinetako emakumeek: «Ni naiz umezurtz utzi zenuen umea, eta aurre egingo dizun emakumea», bukatu zuten kanta, txalo zaparrada bati bidea eginez.