Astigarragako Gure Izarra elkartekoak ere, kantu afaria antolatu dute etzirako. Benito Lertxundiren abestiek osatuko dute afaria eta, arratsaldeko 20:30etan emango zaio hasiera afariari. Bertaratu nahi duenak astea amaitu aurretik 637 736 629 telefonora idatzi beharko du. Kantu afarirako txartelak 35 euroko prezioa duela ere gogorarazi dute antolatzaileek.