Zipotza Kultur Elkarteak 40 urte bete ditu aurten, eta orain arte osatu duten ibilbidea erdigunean jartzeaz gain, azaroan zehar ehunka jardueretan murgilduta ibili dira astigartarrak, urteurrena aitzakia hartuz. Egitarau honi, ordea, etzi emango zaio amaiera, Zipotzan bertan antolatutako bertso afariarekin. Arratsaldeko 20:30etan izango da, eta kantuan ariko dira Agin Laburu eta Onintza Enbeita. Txartelak Zipotza tabernan bertan daude salgai 25 euroren truke.
Antolatzaileek astigartarrei bertaratzeko deia egin diete: «animatu bertso afarira, giro ederra egongo da eta».