Peatonaleko Piestak, bihar aurreneko aldiz

Iñigo Goñi Iradi 2025eko azaroaren 20a

Lehendabiziko edizioan egitarau potoloa prestatu dute herriko gazteek, eguerdian hasi eta gauerdira arte.

Egun haundia izango dute biharkoa Astigarragan. Peatonaleko Piestak ospatuko dituzte herrian, egun osoko egitarauarekin. Goizean hasi eta gauerdian bukatuko da festa, eta jendetza espero dute antolatzaileek; eguerdian, adibidez, 300 pertsonatik gora elkartuko dira bazkarian. Denetik izango da, 10:30etan hasita: herri kirol saioa, sagardo dastaketa, herri bazkaria, bertsolarien saioa, txaranga, kontzertuak...

 

PEATONALEKO PIESTAK

BIHAR, larunbata

10:30, Txupinazoa.

11:00, Herri kirol saioa:
Astigarraga vs Antiguo

12:00, Sagardo dastaketa:
Lizeaga, Bereziartua, Petritegi, Alorrenea, Etxeberria eta Zapiain sagardotegiekin.

14:30, Herri bazkaria.

Jarraian, Bertsolariak:
Andoitz Urdapilleta, Aritz Hernandez 'Larrume' eta Iban Gorriti 'Beltza'.

18:00, Musika saioak: MJ SLP, DJ Axixko eta DJ Xigor.

00:00, Piesten amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!