Gipuzkoako lehenengo mailako lidertza hartu ondoren, bolada txarrean sartu da Mundarroko mutilen saskibaloi taldea: azkeneko lau partiduetatik hiru galdu ditu, eta laugarren postura jaitsi da. Horri buelta emateko beharra daukate moreek, eta etxean izango dute aukera gaur: Saski Axularren bisita jasoko dute Astigarragako kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Sailkapenean berdinduta daude astigartarrak eta donostiarrak, lau garaipen eta lau porrot pilatuta.
Mundarroko nesken taldeak, berriz, Donostian jokatuko du lehenengo mailako zortzigarren jardunaldiko partidua. Bidebietan ariko da bihar, eguerdiko 12:00etan, Easo Basketen kontra. Denboraldiko bigarren garaipena lortzetik datoz astigartarrak, joan den asteburuan 61-41 menderatu baitzuten Oiarso etxean. Sailkapeneko bosgarren postura igo dira horrela.