«Joko birtualean parte hartu duten astigartarren %86,5ak tokiko merkataritzaren aldeko hautua egiten du»

Libe Murua Masid 2025eko azaroaren 16a

Astigarragako Udalak martxan jarri du 'Nik argi ikusten dut, #Nik Astigarragan' sentsibilizazio kanpaina; guztira 66 herritarrek hartu dute parte. 

 

Astigarragako Udalak 'Nik argi ikusten dut, #Nik Astigarragan' sentsibilizazio kanpaina jarri zuen abian. Orotara, 66 herritarrek hartu dute parte joko birtualean eta emaitza plazaratu du Udalak: «Joko birtualean parte hartu duten astigartarren %86,5ak tokiko merkataritzaren aldeko hautua egiten du».

Udala «pozik» dago emaitzarekin, parte hartzeileen gehiengoak esperientzia «positiboa» izan baitu. 

Kanpainaren helburua da «tokiko establezimenduetan kontsumitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea». Horretarako, herritarren erosketa erabakien baitan etorkizuneko Astigarraga irudikatzen duen joku birtual bat garatu da. 

Azken hilabeteetan hainbat saio egin dira Astigarragako herritarrek joko birtuala proba dezaten. Azken saioa urriaren 10ean egin zen, eta parte-hartzaileen artean 250 euroko bi bonu txartel zozketatu ziren, gainontzeko saioetan bezala.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzale guztiei.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!