Mendi martxa, kantu jira eta herri bazkaria gaur, Astigarragan

Libe Murua Masid 2025eko azaroaren 15a

Herritarrak patata-tortilla egiten.

Zipotza Kultur Elkartearen 40. urteurrena ospatzen dabiltza Astigarragako herritarrak eta egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko.

 

Aste osoan zehar ekintza eta jarduera ezberdinak antolatu dituzte Astigarragako gazteek Zipotza Kultur Elkartearen 40. urteurrena ospatzeko. Gaur, ospakizunaren amaierara iristen ari dira, eta horregatik egun osoko egitaraua antolatu dute: mendi martxa, kantu jira, herri bazkaria eta askoz gehiago. Azaroaren 28an amaituko da urteurren festa, bertso afari batekin.

Goizeko 09:00etan abiatuko da mendi martxa gaur, Zipotzatik. Asmoa 10:00etarako Txoritokietan egotea izango da, eta 11:30ak inguruan Santiagomendiko tontorrean. Bertako bi tontorretan postontziak jarriko dituzte. 

Ondoren, 13:30etan kantu jira hasiko dute, 14:30etan herri bazkaria hasi arte. Bazkal ostean, kantu jirako lagunekin batera abesten jarraituko dute eguna. 

 

Bertsoa afaria, azaroaren 28an

Urteurren festarekin amaitzeko, bertso afaria antolatu dute elkartean bertan. 

Afarian kantuan arituko dira Onintza Enbeitia eta Agin Laburu, eta afarirako txartelak salgai daude Zipotzan, 25 eurotan.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!