Arratsaldetik gauera arte luzatuko da festa Zipotzan, urteurreneko festan

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 13a

Zipotzaren 40. urteurreneko astea oparoa izaten ari da. Gaurkoan 17:00etan hasiko dira jarduerak, eta gaueko bingo musikatuarekin borobilduko dute eguna. Tartean, haur jolasak, txokolatada, patata tortilla txapelketa eta afaria izango dituzte. Bihar Bilbora joateko deia egin dute antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!