'Pantailaren itzalpean: manosfera, incelak eta indarkeria digitalari aurre egiteko tresnak' hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Sheila Melcónek.
17:30etan hasiko da saioa, Astigarragako Emakumeon Etxean, eta bertan «sareko espazioetan zabaltzen ari diren indarkeria forma berriak aztertu, eta horiei aurre egiteko tresnak eskainiko dira».
Hitzaldia eta ondorengo solasaldia euskera hutsean gauzatuko dira, eta sarrera doakoa izango da. Emakumeon Etxetik parte hartzeko gonbidapena egin diete astigartarrei.