Gaur izango da Txipititxonian ekimenaren bigarren saioa, ordutegi berriarekin

Andoni Rekondo Izagirre 2025eko azaroaren 10a

Astigarragako Astindu euskera elkarteak Txipititxonian ekimenaren bigarren saioa egingo du gaur. Hemendik aurrera ordutegi berria izango dute Arrobitxulo plazako saioek: arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara izango dira.

Pasa den asteartean egin zuten lehenengo saioa, eta zenbait zehaztapen ere egin dituzte antolakuntzatik. Batetik, gogorarazi dute 0-2 urteko haurrek ezin dutela jolas saio hauetan parte hartu; eta, bestetik, ekimenaren helburua euskera sustatzea izanik, familia guztiei euskeraz aritzeko eskaera egin diete.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!