Bihar hasiko du urteurren bereziko jai astea Zipotzak

Beñat Los Arcos Ayerdi 2025eko azaroaren 9a

Bere 40garren urteurrena ari da ospatzen Zipotza Kultur Elkartea, eta horren baitan, jai astea izango da honakoa. Bihartik igandera bitarte, ekintzak eta ospakizunak izango dira egunero. Sagardo kata batekin ekingo diote bihar, arratsaldeko 19:00etan, Zipotza elkartean. Egoitz Zapiain eta Aitzol Lizeaga sagardogileek gidatuko dute saioa. Plazak mugatuak dira, eta aldez aurretik apuntatu behar da Zipotzan. Asteazkenean, berriz, hitzaldia eskainiko du Txente Rekondok, nazioarteko geopolitikan aditua denak: 'Eskuin muturreko azken olatua'. 19:00etan izango da hori ere, Zipotzan bertan. Eta ordu eta toki berean, pintxopotea izango da osteguneko zita. Jai asteko egitarau osoa ikusgai dago kronika.eus webgunean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!